XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Geidea aomiñean arrtu ta bere akatz ta utsegiteak, bearrizan barik zabaltzea, da eragoa.
Akatz ta utseiteok, agiriak edo ezkutukoak izan daitekez.
a) Iñoren utseite
On-ona dan gizakumerik ez dago.
Txarr-txarra danik bez.
Guztiok daroaguz alde bi, arrpegiak lez.
Alde batetik bakarrik begiratu ezkero, guztiok gara txarrak.
Bestaldetik guztiok onak.
Morrmoxetarik ez egiteko arau ederra Salestarr Pantzisko'k damosku: Aomiñean darabilguna ona ba'da, erago nai doguneraño: onik esan ezin ba'gengike, ez txarrik be esan; ixildu ta kitu.
Mingañetik igarrten dabe osalariak, gorrputza gexo ala sendo dagon Biotza garrbi ala ustel dagon, maitasunak ala gorrotoak daragion errazago ta eskierrago igerri leikio mingañetik.
- Utseitea agiritzat euki geinke: 1. Epaikari-bidez zabaltzen danean.
2. Agirian egin edo agoz-ago dabillanean.
3.
Ezkutuan euki ez egiteko bestek errian ba'dakie, batez be barritsuak eta gaizki-esaleak: onela 1.000 laguneko errian ogei inguruk jakin ezkero, agiritzat emon legike.
4. Norberaren errian zabal dabilen utseitea beste toki baten jakin eragiñarren, ez da ospe ona austen, batzuk bestiekaz arrtu-emonik ez dauken lekaretxeren bat edo (konbentuen bat) ez-pada.